Josuneren motoz ez
egiteko 28 arrazoiak eta Keparen motoz egiteko arrazoi bakarra
JOSUNE dixit:
- Ipurdiko min ikaragarria izango duzu denbora guztian.
- Euri mehatxua badago, ekipaia plastikoekin estali behar
da eta kriston lana da.
- Hala ere, euria egiten badu, dena busti egiten zara.
- Beroa egiten duenean, kiskali egiten zara.
- Elkarrekin mintzatzeko interkomunikadorea erabilita
ere, oso zaila da elkar ulertzea.
- Denbora guztian kaskoa eraman behar da.
- Denbora guztian kazadora astun bat eraman behar da.
- Denbora guztian eskularruak eraman behar dira.
- Denbora guztian praka bakeroak eraman behar dira.
- Denbora guztian botak eraman behar dira.
- ...nahiz eta basamortuan egon 40ºC tenperaturarekin.
- Haizeak zure planoak apurtuko ditu eta ezin dira
ondo zabaldu moto gainean.
- Motoaren gainean ezin da siestarik egin.
- Oso ekipai txikia eraman behar da eta hala ere,
gainezka joan behar.
- Ezin dira opariak erosi bidean, non garraiatzerik ez
badago.
- Goizero 30 minutu igaro behar dira motoaren gainean
traste guztiak ipintzen.
- Zenbait errepidetan ezin da sartu, errepide baino
gehiago pistak direlako: Monument Valley.
- Mototik erortzea ere ez da hain zaila.
- Kaskoa eramanda, zure ileak beti daude gaizki eta
argazkietan ez zara ondo aterako.
- Ezin da irratia edota eguraldiaren berri entzun.
Soilik partaidea abesten interkom-etik (gogoa duenean)
- Motoa zaindu behar dela eta, askotan zenbait toki
bananduta bisitatu egin behar dira.
- Hankak posturagatik nekatuta edukita ere, ezin dira
gustura mugitu.
- Semaforoetan kotxe guztien kea irentsiko duzu.
- Ezin da drive thru jatetxeetara joan (McAutoaren
antzekoak)
- Ezin zara profitatu zenbait gasolindegietan
eskaintzen dizuten doaneko kotxe garbiketaz.
- Haizeak jotzen duenean gaizki pasako duzu eta
gainera oso arriskutsua da.
- Ezin da janaria barra-barra erosi, non eramaterik ez
baitago.
- Lo egiteko tokia aurkitu ezean, arazotan zaude: ezin
da motoan lo egin.
KEPA-k aldiz:
Motozalea bazara
aurreko arrazoi guztiak ezagutzen dituzu eta ez zaizkizu inporta. Motoaren
gainean joatea bezalakorik ez dagoela ederki asko dakizu.
Motozalea ez bazara,
aldiz, aurreko guztiak egia dira eta hobe duzu kotxean joan. Hori bai, ahal
baduzu, “convertible” batetan joan...