01/08/04
Stanton (MO) - Tulsa (OK) / 587 km
Nahiko goiz atera ginen, larunbata izan arren. Autopista hartu
beharrean, aspaldiko Route 66-tik hasi genuen eguna. Devilīs Elbow izeneko
zubitik ere pasa ginen. Honelako tokietan batek irudikatu dezake nolakoa izango
zen aspaldiko garaietan bide hau hartzen zutenen
ibilbidea...
Horretaz
aparte, egun horretako ibilbidean Kansas-en zatia egin genuen, apenas mila
batzuk. Zenbait herritan gelditu ginen bertan aspaldiko jatetxe zein
gasolindegitaz galdetzeko eta bertakoek edo ez zekiten edo zoratuta ginela
pentsatzen zuten. Frankiziek aspaldiko paisaiak irentsi egin dituzte. Herri
gehienak berdinak iruditu zitzaizkigun: Holiday Inn, Walmart, McDonnalds etab.
bai sarreran zein irteeran.
Catoosa
izeneko herrian bale urdin ospetsua ikusi dugu. Bertan zegoen haurrentzat parke
bat, hainbat eta hainbat atrakzioekin. Beste hainbat gauza bezala, egun
abandonatuta dago, baina oraindik bere iraganaren testigu hortxe dago bale urdin
handia, bere bakardadean gu bezalako bidaiariak agurtu nahian
edo.
Egun
hartan Cuba-tik zein Springfield-etik (Mo) pasa ginen. Aurrekoan, harretaz
begiratu arren, ez genuen Fidel Castro ikusi. Bigarrengoan, berriro ere Bart
Simpson-en bila ibili ginen. Ez genuen aurkitu eta gainera bigarrengo
Springfield hau aurrekoa baino itsusiagoa iruditu
zitzaigun.
Gure planen arabera, atzeratuta
genuen bidaiaren zatia egun horretan errekuperatu egin genuen. Kilometro dexente
egin genituen ondorioz eta hiru egun igaro eta gero ipurdiko mina ederra zen.
Zorionez, lehendabiziko eguna eta gero ez genuen euririk ikusi eta itxura
handirik ere ez zuen. Gure ibilbidea izugarri laua zen eta beraz aurretik
zetorren eguraldia jakiteko urrutira begiratzea nahikoa zen. Iluntzen ari zela
Tulsara iritsi ginen (Oklahoman geunden zegoeneko) eta bertako KOA kanpinera
joan ginen. KOA USA-ko kanpin katerik handiena da. Zerbitzu asko du kanpinak
baina garestixeagoa da. Hala ere, bertako igerilekuan bidaiaren hautsa uzteko
aprobetxatu egin genuen. Kanpin inguruan jatetxe dexente zegoen eta guk aukeratu
egin genuen xelebreena: Paulineīs buffet. Barruan zegoen jendea arras xelebrea
zen, baina nahi adina afaltzeko aukera edukita ere, janaria ez zen izan batere
gure gustukoa eta segituan joan ginen lotara. Behar handia genuen
eta.