01/08/05 Tulsa (OK) – Clinton (OK) 390 km
Igandea izanik eguna oso ondo hasi zen. Tulsan gosaldu genuen dinner
batetan. Honelako tokien bila abiatu ginen gure bidaian, alajaina! Konprobatu
ahal izan dugunez, nahiz eta honelako toki batetan gosaldu, ez zaigu askoz
garestiago atera, ohiko gure supermerkatu erosketekin alderatuz gero.
Tripak beteta aurrera jarraitu genuen. Urteko sasoi horretan, tenperaturak
oso altuak ziren. Oklahomako zati hau da gure bidean aurkituko dugun
beroenetakoa eta goizean goiz
ateratzeko asmoa badugu ere, azkenean berandutu egiten zitzaigun eta ondorioz
beroak itota ibili behar izaten genuen. Stoud-en gure informazioen arabera 24
orduz irekita dagoen kafe bat dago, Rock Café. Baina... igandetan itxita omen
zegoen gure kalterako. Berriro ere zorte txarra. Ikusteak pena merezi omen du.
Frentean dagoen gasolindegi batetan gelditu ginen eta Josune kristaletik begiratu
egin zuen (berriro kuxkuxeatzen). Polita omen zen.
Eguerdiko lehendabiziko orduetan sartzen
gara Oklahoma City-n barrena. Hiria hilik dagoela ematen du. Hemen gertatu zen
bulego federal baten kontra Timothy McVeigh-ek egin zuen atentatua. Udan zehar
gertaera egunkari zein telebista kate guztietan gogoratu zen atentatua, egilea
aulkian eseri baitzuten. Eraikin federal dexente ikusi genituen baina
gertaeraren omenez altxatutako memoriala ez genuen ikusi eta kaleetan apenas
zegoen inor galdetzeko.
Beraz, aurrera jarraitu genuen eta nahiko goiz iritsi ginen Clinton-era.
Hori zela eta, bertako Route 66 museoa ikusi egin genuen. Errepide mitikoaren
garai ezberdinak nahiko ondo aztertuta daude bertan. Bideo bat ere ikusi
genuen. Nik nahiko irakurrita nuen errepideari buruz, baina Josunek asko ikasi
zuen. Gainera, bertan ikusitako hainbat paisaiekin maitemindu zen eta noiz
iritsi behar genuen bertara galdezka hasi zen. Gehienbat Santa Monikako
palmerak eta mendixka beltzak izeneko
pasartea gustatu zitzaizkion. 
Museoaren frentean dagoen motel batetan Elvis-ek lo egin omen zuen
aspaldian eta hori dela eta logelak dexente garestiak dira. Guk, aldiz, kanpoan
oso seinale polita zuen motel bat aukeratu genuen “The Glancy”. Gure asmoa
kanpinera joatea zen, baina egunean zehar bero dexente pasa eta gero, Josunek
haize egokitua nahi zuen. Clinton herri txikia da eta afaltzeko aukera handirik
ez zegoen, azkenean pizzeria batetan sartu ginen eta ondo, besterik gabe
(Marzio´s Pizza).
Gero buelta motelera eta eguneko Weather channel ordu erdia ikusi eta gero,
hurrengo eguneko planak egin eta lotara.