01/08/06 Clinton (OK) – Canyon (TX) 435 km
Nahiko ordu lo egin eta gero, oso goiz atera ginen,
aurreko egunetan pasatutako berotik alde egin nahian edo. Gizajoak!! Lehendabiziko
geldialdia McLean-en egin genuen (dagoeneko Texas-en ginen) Bertako museoa
(Devil´s rope, deabruaren soka, indioek alanbradari ematen zioten izena) ikusi
nahi genuen, baina astelehenetan itxita zegoen. BERRIRO ere zorte txarra,
pasada bat zen ya zeren dena ixten zuten gu iristen ginen egunean. Kanpoan
atsedena hartzen ari ginela barrenean museoaren arduradunak garbitzen ari
zirela sumatu gintuzten eta ateak bereziki guretzat ireki egin zituzten. Toki
xelebrea: gure souvenir dendetan arrantza korapiloekin saltzen dituzten koadro
horien antzera hemen alanbrada zati ezberdinak zituzten. Izan ere, Texas-eko
izpiritua abelzaintzarekin lotuta dago oso. Hemen ikusi genuen gauza
xelebreena, Clyde-ek (Bonny & Clyde) Mr. Henry Ford-i idatzi zion karta
originala zen, non esaten zion bere modelo “T”-a, oso ona zela eta bere bizitza
osoan ez ziola huts egin eta zoriontzen zuela horrelako kotxea egiteagatik.
Benetan xelebrea.
Gure bidaian hurrengo geldialdia, Route 66-n oso ospetsua den toki batetan
egin genuen: Big Texan jatetxea, Amarillon. Garagardo bat baino ez genuen hartu
aurrera jarraitu baino lehenago. Hala ere, tokia oso ezaguna da 72 ontzatako
xerra bat eskaintzen dutelako dohainik ordubetean jateko kapaz direnentzat,
goarnizioa eta guzti. Gose handiz nengoen arren, xerraren tamaina ikusita
pentsatu dut ezin zuela oso osasuntsua izan.
Garagardoa eta gero, lehendabiziko aldiz Route 66-tik atera egin gara
Canyon-era joateko. Bertan Palo Duro National Park dago eta paisai ederrak omen
daude, kanoi naturala omen da. Iritsi garenean eguzkiak oso gogor jotzen zuen
eta akanpatzeko zonaldean are gogorrago. Izan ere, kanoiaren behealdean zegoen
eta nolabaiteko eltzea sortu egiten zen. Bertan gelditu ala ez erabaki
bitartean Wisconsin-go gure lagun Deanna-ri deitu egin diogu gure berri
emateko. Gurekin kezkatzen hasia zela aitortu egin digu, baina beroaz aparte
oso ondo ginela esan diogunean “gaixoak” esanda agurtu egin digu.
Azkenean, bertan gelditzea erabaki genuen
eta akanpatu eta gero Canyon-eko herrira joan ginen. Bidean aurreratzeko
garaian auto guztiak bide ertz aldera joaten ziren arriskurik gabe pasatzen
uzteko. Bertako jendea oso jatorra izan behar zuela pentsatuaz joan nintzen
bide osoan. Canyon-en liburutegira joan ginen Internet-en konektatu ahal
izateko. Emailak irakurri eta erantzun, azken egunetako albisteak irakurri
genituen.
Gero afaltzera joan ginen “Ranch House”-ra. Parkeko rangerrak gomendatu
egin zigun eta bertan Texas-en hain ospetsua den xerra afaldu nuen. Gehienetan
bezala, salad bar (nahi adina barazki etab) eta free refill. Gero gure
kanpinera joan ginen eta iluntzean bertan antzezten den TEXAS musikala ikusi
genuen. Ikuskizun ederra prestatu dute bertan Texas-eko historiaren inguruan.
Turistentzat prestatuta zegoen gehienbat eta guri ez zaigu gehiegi gustatu.
Texaseko handinakeria iruditu zaigu eta horrelako asko badugu gure etxean gure
kalterako. Ikuskizunaren atarian, toki askotan legez, bazuten mapak eta
txintxetak jendea nondik ote zetorren adierazteko. Josunek txintxeta
Donosti-Hendaia tartean ipini zuen eta nik, aldiz, Kenoshan. Euskal Herriko
bakarrak ez ginen, baina bai Donostia inguruko bakarrak. Nahiz eta sarrera ez
ordaindu, zure herrian txintxeta bat jarri dezakezu han duten mapa handian!!
(dibertigarriena musikala baino lehen montatzen duten Barbaque-a da, dantza eta
guzti, baina gu berandu iritsi ginen.)
Gauerako kanoian dezente epeldu zuen eta gogo handiz sartu ginen lotara.