Abiatu baino lehenago, gu ibili ginen Internet-en informazio bila jo ta ke.
Tamalez, bertan aurkitu genituen web orrialdeak bi motatakoak ziren: Publizitatea
edo bidai baten kontakizun hutsa. Lerro hauetan gure paraden berri ematearekin batera
hainbat gomendio tartekatu ditugu “Bidaia” izeneko atalean. Hala ere, eta
laburpen gisa, hona hemen bidai osoaren hainbat aholku zein gomendio. Bidaiaren
antolaketari dagokionez, ikus Abiatu baino lehen atala.
-
Sears Tower, Skydeck,
Chicago. Saiatu egun argi batetan joaten, bista hobea edukitzeko. $12
bakoitzak.
-
Art Museum, Chicago.
Egun batzutan sarrera dohainik da, eta ordu batetik aurrera egunero ere. Begiratu
beraien Web-ean. (Nighthawks at the dinner, Hooper-ena, gure ustez,bertako
margorik politena)
-
Chicagotik ahalik eta
goizen atera, trafikoaren erdian harrapatuta ez gelditzeko.
-
Gauez ez gidatu inolaz
ere ez. Bertako errepideetan ez da batere arraroa animaliak alde batetik
bestera ikustea eta istripu ugari suertatzen dira.
-
St. Louisen “Chain of
Rocks” zubi famatua bakarrik aste bukaeratan dago irekia
-
Stanton-eko Meramec
Caverns (Mo) oso leku aproposa da gaua egiteko. Akanpatzeagatik 12$ ordaindu
genuen. Kanpin guztietan bezala, partzelagatik ordaindu behar da, ez du axola
zenbatek okupatzen duten denda edo hau zein tamainakoa den.
-
Devil´s Elbow (Mo)
bidearen espiritua ulertzeko, oso zubi estu eta polita.
-
Blue Whale, Catoosan
(OK), abandonatutako aspaldiko haur parke bat.
-
Toki askotan KOA
kanpinak daude, garestiagoak dira baina igerilekua, arropa garbitzeko makinak,
denda etab. dute. Gaua $18 partzela.
-
Badago frankizia kate
bat “Pauline´s Buffet” deiturikoa. Ez joan desesperatua ez bazaude.
-
Tulsa (OK) zentroan
Tally´s Café, bilatu toldo gorri bat. Bai gosaltzeko bai bazkaldu edo
afaltzeko, oso ona. $13 bi pertsonentzako gosaria.
-
Stoud-en (OK) “Rock
Cafe”- ra joan behar da, baina ez joan igandean. 24 orduz irekita omen dago,
baina igandean itxita seguro. Gasolindegi baten aurrean dago.
-
Clinton (OK) Route 66
museum ($3 bakoitza). Errepidearen istorioa, bideoak, memorabilia,
grabaketak...eta garaiko kotxeak. Interesgarria da.
-
Clinton (OK), The
Glancy Hotel, Rutako bene benetazko motela. $25.28 gela doblea (haize
egokituarekin, noski).
-
Clinton (OK), mototik
ikusi genuen toki bat, non kotxetik irten gabe bertan jan dezakezun, janaria
leihatilatik zintzilik jartzen bait dizute. Gu ez ginen joan , motoa genuelako,
baina kotxez bazoazte dibertigarria da.
-
McLean (TX) . Devil´s
Rope museum. Toki xelebrea: gure souvenir dendetan arrantza korapiloekin
saltzen dituzten koadro horien antzera hemen alanbrada zati ezberdinak
zituzten. Izan ere, Texas-eko izpiritua abelzaintzarekin lotuta dago oso,
behiak eta zaldiak gehienbat. Rutako memorabilia pixka bat ere bai.
-
Amarillo (TX). “Big
Texan Restaurant”. Falta gabe joan beharreko lekua. “72 oz. Steak Free”
publizidade kartelak aspalditik ikusiak dituzu errepidean honera iristen
zarenerako. Dohainik da, bai, baina xerra osoa (2 Kg.) eta berarekin datozen
gauza guztiak ordu betean jaten badituzu. Gero, lortzen duenak, harbelan
jartzen du bere izena, eta sinestezina bada ere, batzuk egina zuten.
-
Palo Duro National
Park, Canyon, (Tx). Kanoi naturala, ez oso handia. Treking-a gustatzen bazaizu
joan denborarekin zeren “light house” deituriko arroka formakuntza polit bat
baitago. Hiruzpalau ordu behar dira ibilaldi hau egiteko, eta goizean goiz
egitea gomendatzen da, egunean zehar beroak gogor jotzen duelako (oso gogor).
-
Palo Duro National
Parkeko kanpina, ondo zegoen, normala, $18 gaua partzelagatik.
-
Bertan, Texas
musikala, kanioiak osatzen duen anfiteatro natural batetan antzezten dute obra.
$8 bakoitzak. Dibertigarriena musikala baino lehen antolatzen duten Barbacue-a
da, dantza eta guzti, baina gu berandu iritsi ginen. Nahiz eta sarrera ez
ordaindu, zure herrian txintxeta bat jarri dezakezu han duten mapa handian!!
-
Adrian (TX), Mid Point
Café. Route 66-aren erdiko puntua. Ez ginen egon, bertara joateko autopista
irteera galdu baikenuen.
-
Tucumcari (NM), Motel
andana dago, oso politak. Gaua pasatzeko leku aproposa.
-
Santa Fe (NM),
estatuko hiriburua, oso herri polita. Merezi du pena.
-
Santa Fe, (NM),
TOMASITA, New Mexican Restaurant. Oso ona, bertako janaria, $30 bi pertsona.
-
Santa Fe, (NM),
Rancheros Kanpina. Oso ondo dago kanpin hau, igerilekuarekin, arropa garbitzeko
makinekin, dendarekin, zinearekin.... $17,75 gaua (bientzako). Urruti xamar
zentrotik, hori bai.
-
Mesita National Park,
(NM), Navajo Nation, paisaia politak.
-
Grants, (NM),
Franciscan Lodge, Motel normala, tipikoa, baina merkea $22,50 logela doblea,
telebistarekin.
-
Grants (NM), Café
Uranium gosaltzeko, kotxe bat dute taberna barruan. Ez ginen egon itxita
zegoelako, baina oso pinta ona zuen.
-
Gallup, (NM), gaua
egiteko oso herri polita iruditu zitzaigun. Zoritxarrez gu eguerdian pasa
ginen.
-
Chinle (AZ), Navajo
Nation, doaneko kanpina, nahiko txukuna. Berandu xamar iritsiz gero, tokirik
gabe gelditzeko arriskua.
-
Chinle (AZ), Canyon de
Chelly National Park, oso polita, ikusi beharrekoa.
-
Chinle (AZ), “Junction
Restaurant” , jatetxe Navajoa, $19,35 biak. Arrunt xamarra.
-
Four Corners, hiru
estatu elkartzen diren puntua, Arizona, Utah, Colorado eta New Mexico, ez
genuen bisitatu, baina pena merezi duela jakin dugu.
-
Monument Valley
National Park, ikusi beharrekoa. Denborarekin bazoaz sartu parkera ($3). Oso
foto politak aterako dituzu, paisaia harrigarria da benetan.
-
Grand Canyon National
Park, beno, argi dago, joan behar da. $10 sarrera bakoitzak. Parke barruan bi
kanpin eta hotel anitz dago, borda modukoak eta luxuzkoak ere bai, baina nahiko
garestiak.
-
Grand Canyon-en, bi
kanpin daude, “Desert view” eta “Village”. Ezin da erreserbatu, beraz goiz
iristea gomendatzen da. $10 ordaindu behar dira akanpatzeagatik, sarreraz
aparte.
-
Hoover Damn, Nevada
eta Arizona estatuen artean. Oso urtegi handia eta ospetsua.
-
Las Vegas-en lo
egiteko jakin beharrekoa: aste bukaeratan Motelak garestiagoak dira, saiatu
aste egunetan joaten. Motel gehienak “Boulder Highway”-n daude, eta beste
estatuetako motelak baino garestiagoak dira jeneralean. Gu Vegas Motelean
(nahiko kutrea) pasa genuen gaua eta $38 ordaindu genuen biengatik.
-
Kingman, (AZ), Mr.D´z,
bisitatu beharreko jatetxea. Huevos Rancheros zoragarriak!!
-
Oatman, (AZ), Black
Hills-en erdian dagoen herrixka bat. Aspaldian urrezko minak zeuden, baina
bilatzaileak hanka egin zutenean, mandoak han utzi zituzten. Igandeetan kale
antzerki “Country”-a dago haurrentzako.
-
Amboy, ROY´s
Motel-Café, basamortuaren erdian.Igandeetan itxita. Gasolindegia era badago
honen ondoan, baian prezio doblean dago gasolina.
-
Barstow (CA), El
Rancho Motel, oso tipikoa.$33 gela bikoitza, piszinarekin.
-
Denny´s, frankizia
kate bat, janari amerikarra ematen dute. Kalidade prezio erlazio ona, eta 24
orduz irekita dago. Gure kasuan $20,47 gastatu genuen (bi pertsona).
-
Los Angeles-en
kanpinik ez dago, beraz kostaldetik iparraldera km ugari joan behar da. Lo
egiteko, nahi eta kanpinean izan, aldez aurretik erreserbatu, gu lo egiteko
lekurik gabe gelditzeko zorian egon ginen. Kanpinak: Malibú Beach RV (27$-43$
bientzako), Leo Carrillo (15$
bientzako), Syracuse Canyon ($12 bientzako). Erreserbatu gehien bat abuztuan
bazoazte!!
-
Hobe da denbora
soberan duzula joatea. Bidean hainbat eta hainbat toki eta jende ezagutuko
dituzu eta bidearen benetako xarma da presarik gabe une horietaz gozatzea. Guk
ez genuen denbora gehiegi izan eta zenbait tokitan denbora gehiago pasa ez
izanaz damutu egiten gara oso. Gogoratu: polita ez da iristea, bidaiatzea
baizik. Bon voyage!