Hainbat link
Kanpinak : www.woodalls.com,
www.camping-usa.com, www.reserveusa.com, www.campground.com
- Web orrialde hauetan
aurkituko duzu Estatu Batuetan kanpin guztien zerrenda, telefono zenbakia
zein bertara iristeko hartu beharreko bidea. Denbora edukiz gero Woodwalls
gida Estatu Batuetako edozein liburutegi publikoan aurkituko duzu. Zure
lana dezente erraztuko da, bidea jarraituaz kanpinak non dauden ikusi ahal
izango duzu eta.
Eguraldia : www.weather.com
- Eguraldiari buruz araurik
ez badago ere, web orrialde honetan aurkitu dezakezu Estau Batuetako hiri
nagusien eguraldiaren berri. Gure kasuan, Abuzturako taula bat egin
genuen, non ondoko informazioa baikenuen: batazbesteko gehiengo
tenperatura, batazbesteko gutxiengo tenperatura, batazbesteko tenperatura,
jasandako euri kopurua eta eguzkia sortu zein sartzen den orduaren berri.
Oso lagungarria izan zen.
Youth hostals: www.hiyah.org (soilik Kalifornia)
- Aipatu dugun bezela, Kalifornian
lo egiteko toki bat aurkitzea oso zaila suertatu daiteke. Motel ugari izanda
ere, askotan kilometor askotako tarte batzuetan denak beteta daude. Kanpin
gehienak Estatuak kudeatuta dira eta aldez aurretik egin behar da erreserba.
Beraz, aldez aurretik Youth hostel bat erreserbatzea komenigarria izan daiteke.
Hori, bai, motel kate baten prezioan aterako zaizue ($40-50 inguru)
Bed and Breakfast : www.bedandbreakfast.com
(gehienak oso garestiak >$80)
- Gure nekazal etxeen
antzekoa, baina Estatu Batuetan prezioak askoz altuagoak dira. Honelako
bat erreserbatu dezakezu egun batetan honelako kapritxo bat hartu nahi
ezkero. Izan ere, gehienek $100 inguru balio dute eta.
Informazio orokorra: www.traveldata.com,
www.grouptravels.com
- Web orrialde hauetan mota
askotako informazioa aurkituko duzu, abiatu baino lehen baliagarria izan
daitekeena.
66. ibilbidea: www.route66.com
- Ibilbideari buruz hemen ez
duzu informazio asko jasoko, gehiena bisitatu beharko tokien berri ematen
dizu eta gure ustez publizitate hutsa da kasu gehienetan. Hala ere,
Chicagon Route 66 denda non dagoen jakin nahi baduzu (mapak etab erosteko)
hemen aurkituko duzu haren berri.
Motel kateak: www.microtelinn.com, www.knightsinn.com, www.daysinn.com, www.crosscountryinns.com, www.budgethost.cocom, www.super8.com
- Guk
ez genuen hauetako bakar bat ere zapaldu. Kate batzuk nonahi aurki
daitezke, baina errepidearen benetako izpirituaren kontrakoa suposatzen
dute. Hala ere, komenigarria suertatu daiteke hurrengo herrian hauetako
bat badagoenez… Edota, berriro ere, Kaliforniarako erreserbak aldez
aurretik egin nahi izanez gero. Gure gomendioa nahi baduzu, aspaldiko
motelen xarma bezelakorik ez dago, eta gainera arras merkeagoak izaten
dira.
Interesgarria izan daiteken beste web orrialderen bat
aurkitzen baduzu, jakinarazi iezaiguzu mesedez.