Zergatik Route
66?
Route 66 delakoa
Estatu Batuetan mendebaldetik ekialdera joateko bukatu zen lehendabiziko
errepidea izan zen. Urteetan zehar oso bidaiari ezberdinak ezagutu ditu
errepideak: lehendabiziko kotxedunak, etorkizunaren bila abiatutako jende xehea,
ejerzitoaren kamioiak, etab.
Lurralde hartako bilakaera azkarraren lekuko ezin hobea izan zen
errepide hau. Hala ere, bilakaera horrek, beste hainbat gauza bezala, Route 66
bera ere alde batera utzi zuen. Autopistatzarrek ikur honen bukaeraren hasiera
suposatu zuten... Bidaiaririk gabe, bere alboetan egondako hainbat eta hainbat
negoziok itxi beharrean izan ziren. Gure N-I zein Iruņerako errepidearen
antzera, nolabait azaltzeko. Aipatutako errepide horiek legez Route 66 ere ez da
gaur egun bere osotasunean mantentzen. Autopistek jan dute zati askotan. Hala
ere, tarte eder asko mantentzen dira, inguruetako jendeak erabiliak
gehienbat.
Egun, Estatu Batuetan
ekonomiaren edozein arlotan kate handiak dira nagusi. Gure inguruan McDonnalds
da ezagunena, baina jatetxe, hotel, supermerkatu, gasolindegi eta beste hainbat
eta hainbat negoziotan izen bakan batzuk, denak igoalak, nagusi dira bertan.
Herri bat beste batetik ezberdintzea arras zaila suertatzen da. Sarreran zein
irteeretan negozio berdinak kausitzen ditugu. Hiri erdian, aldiz, negozio berri
horiek hildako herriaren arima galdua: hainbat eta hainbat lokal huts.
Estandarizazioa jaun eta jabe inguru guztietan. Guztietan?
Ez!
Route 66 honen alboan
bizirik iraun dute hainbat negozioek. Aspaldiko gizarte baten ikurrak bilakatu
dira, herri guztiak berdinak ez ziren garai baten lekuko. Errepidearen inguruan
halako berpizkunde bat eman da azkeneko garaietan. Route 66-k bere 75.
urteurrena ospatu berri du eta hori dela eta, aspaldiko Estatu Batuen arimaren
bila honelako berpizkundea ezagutu du. Hollywood-eko pelikuletan nekez agertzen
den AEB-ak ezagutzera joan ginen gu biok gure motoaren gainean, eta bidaiatzea
gogoko duen edozein pertsonari gomendatzen diogu oso. Zure ordenadoretik hasi
nahi baduzu bidaia, hona hemen toki aproposa. Kuriositateak jota, gure bide
berdinean abiatzea erabakitzen baduzu, hemen argitzen ez zaizkizun hainbat gai
zuzenean guri galdetzera animatzen zaitugu.
Irakurri, bada, gure
bidaiaren berri. Une batez igo gure motora eta Route 66 pittin bat ezagutu zure
ordenagailutik!!